Atal honetan Mundua.com eta blogen munduarekin zerikusia duten hainbat terminoen esanahia aurkituko duzu.
Blog guztiek bi eremu ezberdi dituzu: alde publikoa, hau da, bisitariek iskuten dutena, eta alde pribatua edo admnistrazio gunea, hau da, blogaren jabeak soilik ikus dezakeena eta bloga kudeatzeko balio duena.
Zure blogaren administrazio gunera sartzeko, leheneik eta behien, erabiltzaile gisa saioa hasi behar duzu. Saioa hasi ondoren, administrazio gunera sartuko ahal izango duzu.
Administrazio gunean istorioak eta beste hainbat eduki sortu eta argitaratzeko formularioak aurkituko dituzu. Hortaz gain, zure blogaren itxura eta funtzionamedua aldatzeko aukera emango dizu.
Atalak, blogean idazten ditugun bidalketa berriak kategorietan sailkatzeko erabiltzen dira. Kategorien bitartez, idatzitako istorio bat aurkitzea eta identifikatzea errazagoa izango da.
Gure blogetik beste web orrialde batetara joateko erabiltzen den lotura da. Lotura hau testu sinple bat izan daiteke, baina irudi bat ere erabili daiteke.
Zure blogaren eduki nagusiak dira, hau da, blogaren sarrera orrian zerrenda gisa eta berrienetetik zaharrenera ordenaturik agertzen diren edukiak.
Istorioak zure blogaren admnistrazio gunetik idatzi eta argitaratzen dituzu. Istorioek 2 argitaratze egoera ezberdin izan dezakete: zirriborroa eta argitaratua. Idatzi baina argitartu ez dituzun istorioak ez dira zure blogean agertuko, soilik administrazio gunean agertuko dira. Bestalde, argitaraturiko istorioak blogaren adlde publikoan ageri diren guztiak dira.
Gure blogean atal finko gisa agertuko dira orrialdeak, menu gisa. Bertan, guri buruzko informazioa edo blogari buruzko informazio konkretua aipatu daiteke.
Mundua.com-eko blog baten funtzionamedua aberasten duen softwarea da. Zure blogean aurrez instalaturiko zenbait plugin aurkituko dituzu, hasiera batean guztia ezgaituak egongo direlarik. Plugin hauek banan-banan gaitu edo aktibatu ditzakezu eta horrela zure blogari funtzio berezi eta berri bat gehituko diozu.
Gure blogak izango duen antza adierazten digu. Defektuz, itxura desberdin batzuk izango ditugu aukeragai Aurkezpena atalean, eta era errazean, gustokoen daukaguna aukeratuz itxura berri bat emango diogu gure blogari.