Pluginen erabilera

Atal honetan, pluginak zer diren eta nola erabiltzen diren azalduko dugu.

Zer dira pluginak ?

Gure blogaren funtzionamedua aberasten duen softwarea da. Hasiera batean, aurrez instalaturiko zenbait plugin aurkituko ditugu gure blog berrian, baina plugin gehiago instalatzea posiblea da. Pluginak Ezgaitu bezala agertuko dira eta hauek banan-banan gaitu edo aktibatu ditzakezu, zure blogari funtzio berezi eta berriak gehituz.

Nola gaitu Pluginak ?

Plugin bat gaitu edo aktibatzeko Pluginak atalaera joan eta gero plugin bakoitzaren lerroan dagoen Gaitu estekan klikatu.

:plugin.jpg?400

Pluginen deskribapena

  • Anarchy Media Player: Zure sarrera eta orrialdeetan mp3, flv, mov, mp4, m4v, m4a, m4b, 3gp, avi, asf edota wmv fitxategietara lotura bat txertatzen duzunean, pluginn honen fitxategi hauek entzutea ahalbidetzen duen erreproduzitzaile bat txertatzen du. Bestalde, SWF bideoak txertatzeko ikono bat gehitzen du editorean, eta Google Video edota Youtube bideoak txertatzeko beste ikono bat.
  • Audio player: Erraz konfigura daitekeen mp3 formatuaren erreproduzigailua.
  • Google Analytics: Gure blogari GoogleAnalytics-ek eskaintzen duen zerbitzua atzitzea errazten du.
  • SimpleTags: Zure sarreren behekaldean Technorati etiketak gehitzeko plugina. Erabiltzeko, zure sarreretan [tag] eta [/tag] marken tartean komas banaturiko etiketa zerrenda gehitu ezazu, honela: [tags]euskara, euskadi, euskal-herria[/tags]
  • WP-ContactForm: Orrialde edo artikulu batean atzitu daitekeen formulario bat eskeintzen du, erabiltzaileak zurekin kontaktuan jar daitezen.
  • WP-ShortStat: Blogaren bisita estatistikak jarraitzeko balio du.
  • WP-SlimStat: Aurrekoaren antzerakoa. ⇒Oharra: Ez-gaitu wp-shortstat plugina, gaituta badago.

pluginen-erabilera.txt · Azken aldaketa: 2007/10/31 12:08 by 81.36.235.1
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  Powered by DokuWiki    ( XHTML CSS )