Estekak kudeatzen

Atal honetan, blogaren estekak kudeatzen ikasiko dugu. Estekak beste web gune eta blogetara loturak dira eta blogaren albo barran ageri dira.

Estekak kudeatu

Estekak kudeatzeko, ondoko pausoak jarraitu behar dituzu:

  1. Blogroll > Blogrolla kudeatu sakatu.
  2. Agertzen den esteken lista horretan, esteka Editatu edo Ezabatu egin dezakezu.

Lotura bat gehitu

Lotura berri bat gehitzea erraza da:

  1. Blogroll > Lotura gehitu sakatu.
  2. Lotura berriaren Izena, Helbidea eta Deskribapena (azken hau ez da beharrezkoa) beteko ditugu.
  3. Orain atal bat egokitu beharko diogu esteka berriari. Eskuinaldeko Atalak menuan, atal bat (edo gehiago) aukeratuko dugu edo nahi izanez gero, atal berri bat sortu, izen berria idatziz eta Gehitu sakatuz.:estekak.jpg
  4. Azkenik, lotura gehitu sakatuko dugu.

estekak-kudeatzen.txt · Azken aldaketa: 2007/10/31 10:06 by 84.78.152.69
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  Powered by DokuWiki    ( XHTML CSS )