Erabiltzaileak kudeatzen ikasiko dugu.
Gure profila aldatu ahal izateko, ondoko pausoak jarraitu beharko ditugu:
Erabiltzaileak > Nire profila sakatu.
Bete edo aldatu agertzen de informazioa.
Profila gordetzeko Profila eguneratu sakatu.
Erabiltzaile berri bat sortzeko, behekaldean dagoen Gehitu Erabiltzailea Komunitatetik atalera jo beharko dugu eta bertan ondoko bi atalak bete beharko ditugu:
Erabiltzaileek eginkizun edo rol desberdinak izan ditzakete blogaren barruan eta beraz, erabiltzaile bakoitzaren papera definitzea eta mugatzea posible da.
Egileak & Erabiltzaileak aukeratu.
Erabiltzaileen lista bat agertuko da.
Ezkerraldeko zutabearen ID kutxatila aukeratu.
Hautatutako erabiltzaileen eginkizuna definitu aukeratu.

Aukeratu erabiltzaile horri eman nahi diozun rola.
Eguneratze masiboa sakatu.
Administratzailea: Bera da blogaren kontrol osoa daukana eta erabiltzaile berriak sortu nahiz ezabatzeko boterea dauka.
Editorea: Artikulu guztiak argitaratu eta kudeatu ditzake, bai bereak eta bai besteenak ere.
Egilea: Berak bakarrik idatzitako artikuluak argitaratu eta kudeatu ditzake.
Laguntzailea: Bere artikuluak idatzi eta editatu ditzake, baina ezin ditu argitaratu.
Harpideduna: Iruzkinak idatzi eta albisteak jasotzen ditu.