Blogaren itxura aldatzeko, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
Aurkezpena > Itxurak sakatu.
Bertan itxura desberdinen adibide irudiak agertuko zaizkigu. Itxura berri bat eman nahi badiogu blogari, itxuraren irudian sakatuko dugu eta zuzenean itxura hori hartuko du gure blogak.
Gure blogaren itxura aldatu nahi ez badugu, goiburukoa aldatzea posible dugu. Horretarako, Aurkezpena > Header Image and Color sakatu. Bertan aukera desberdinak ditugu “jokatzeko”.