Artikuluak sortzen

Atal honetan, gure blogari edukia ematen ikasiko dugu eta horretarako, “Idatzi” botoian sakatuko dugu.

Formulario antzeko bat agertuko zaigu eta bertan, bi aukera izango ditugu: “bidalketa idatzi” edo “orrialdea idatzi”.

Bidalketa bat idatzi

Bidalketa bat, gure blogean albiste berri gisa agertuko den atala litzateke. Hauek dira bidalketa berri bat egiteko jarraitu beharreko pausoak:

  • Idatzi > Bidalketa Idatzi aukeratu.
  • Izenburua eta Bidalketa testua idatz itzazu.
  • Irudi berri bat igotzeko, sakatu ezazu “examinar...” botoia eta zure ordenagailuan bilatu igo nahi duzun irudi fitxategia.
  • Igo sakatu. ⇒Oharra: Irudiari izenburua eta deskribapena gehitzea aukerazkoak dira. Bestelako fitxategi motak igotzea ere posiblea da; ZIP, DOC, PDF... adibidez.

:igo.jpg?650

  • Irudia ipini nahi dugun tokian klik egingo dugu eta Send to editor sakatuko dugu, irudia aukeratu dugun puntuan ager dadin. ⇒Oharra: Irudia tamaina txikian (Thumbnail) edo berezko tamainarekin (Full size) erakutsi daiteke.
  • Gure blogean, artikuluak ataletan sailkatzen dira. Atalak menua ireki eta artikulu berria atal horietako batekin erlazionatu dezakezu. Gainera, nahi adina atal desberdin sortu ditzakezu.

:atalak.jpg

  • Eztabaida atalean, iruzkinak ez baimentzea aukeratu dezakezu. Horretarako, kutxatila desmarkatu beharko duzu.

:eztabaida.jpg

  • Artikulua zirriborro gisa gordetzeko, Gorde sakatu. Artikulua zirriborro gisa gordetzeko eta editatzen jarraitzeko, Gorde eta segi editatzen sakatu. Zirriborroak argitaratu gabeko artikuluak dira. Argitaratzeko, Argitaratu sakatu. Artikulua albiste berri bezala argitaratuko da blogaren erdikaldeko zutabean edo zutabe nagusian.

:amaitu.jpg

Orrialde bat idatzi

Gure blogari buruzko edo gai konkretu bati buruzko informazioa argitaratu daiteke atal orrialde batean. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

  1. Idatzi > Orrialdea idatzi aukeratu.
  2. Idatzi Orrialdearen izenburua eta Orrialdearen edukia
  3. Irudiak gehitzeko, bidalketetan egin dugun eran gehitu ditzakezu.
  4. Orrialde gurasoa atalean, orrialde berria zein orrialderen azpian kokatu nahi duzun aukeratu dezakezu. Defektuz, orrialde nagusia.:gurasoa.jpg
  5. Orrialdea gordetzeko, aurreko prozedura bera erabiliko da.
  • Idazten dugun orrialde berria, “Orrialdeak” atalean agertuko da, normalean, eskuinaldeko zutabean edo menu zutabean.

artikuluak-sortzen.txt · Azken aldaketa: 2007/10/31 10:05 by 84.78.152.69
© Ekostat Informatica, S.L.  -  Hosting guebs.com  -  Powered by DokuWiki    ( XHTML CSS )